Gainontzeko herrialdeetan bezala, Araban ere grebaren eragina nabarmenagoa izan da industrialdeetan. Hezkuntza publikoan %50-60 artean kokatu dute grebaren jarraipena eta ikastoletan, %90ean.
Gasteizen, eguerdiko manifestazioan, milaka pertsona bildu dira eta Ertzaintza oldartu egin zaie. Hainbat zauritu izan dira eta pertsona bat atxilotu dute. Sei pertsona auzipetu ere egin dituzte, desordena publikoak egitea egotzita. Lauri edukiontziak gurutzatzea egotzi diete, eta beste biei desobedientzia. Hala Bedi irratiak gertatukoaren bideoa jaso du:


