Category Archives: Berriak
Greba orokorra Euskal Herrian
Egoera jasanezina da. Gobernuak eta enpresariak langileak gero eta gehiago zapaltzen. Murrizketak. Lanaren, enpleguaren aldeko politikarik ez da egiten. Euskal Herrian ez daukagu erabakitzeko eskubiderik. Erantzuna eman beharra dago: greba orokorra.
GO TB-ko irudiek gobernuek eta patronalek emandako datuak ezeztatzen dituzte
Greba Orokor telebistan agertzen diren bideo eta irudiek erabat gezurtatzen dituzten gobernuek eta patronalek emandako datuak. Bideoak jendeak bidalitakoak dira, beraz ikuspegi herritar anitz batean oinarrituta daude. Ez, demostratu ezin diren datu faltsuetan. Hau herritarren ikuspegia da, filtrorik gabe, partzialtasun erradikala, bakoitzarena. Watch live streaming video from grebaorokorra at livestream.com WTF eta guzti telbistaren Google [...]
Greba Orokorra Euskal Herriko Mapan
Iturria: Argia
Bilbo: goizeko laburpen txikia
Arratsaldean berriro ere manifa jendetsua bildu zen Plaza eliptikotik udaletxeraino, eskualdeetako jendea falta zela nabari zen, baina ala ere jende piloa bildu zen erreformaren kontra.
Manifestazio jendetsua Arrasaten
// Gaur arratsaldean Arrasaten deitutako manifestazioan 1.000 lagun inguru batu direla adierazi diote antolatzaileek Goienari. Era berean greba deialdiak Gipuzkoan izan du erantzunik zabalena eta Debagoienari dagokionez LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak pozik azaldu dira ibarrean geldialdia ia-ia %100ekoa” izan delako. 1.000 lagun inguru Arrasaten ehunka eta ehunka lagunek bat egin dute Seber Altuben arratsaldeko [...]
Greba orokorra Bermeon; balorazioa
Estatu espainiarraren inposaketa nahiari tamainako erantzuna eman diogu gaurkoan. Greba, aldaketa sozial eta politikorantz, gure herriak eman duen urrats sendoa izan da. Hau, guztion artean gauzatu dugu, horrela, aldaketa erreala eta egingarria dela erakusten digu lortutako indar metaketak. Erreforma honen zuzeneko kaltetuak langile guztiok bagara ere, badaude zenbait sektore, bereziki kaltetuko dituena; emakumeak, gazteak, autonomoak, [...]
Espainiako Gobernuak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute
Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu dute pentsioen erreformaren inguruan. Lan Ministerioak baieztatu duenez, 38,5 urte kotizatzen dituztenak 65 urterekin erretiratu ahal izango dute (lehen 35 kotizatu behar ziren). Gainontzekoek 67 urterekin erretiratu beharko dute. Gobernuak eta sindikatuek goizean oraindik ebatzi gabe geratu diren hainbat atal negoziatzen jarraituko dute, “itun zabal baten [...]
Jarraipena, sektoreka (zifra dantza II)
Iturria: eitb.com Hezkuntza EILASek iragarri du % 60-65ekoa izan dela Euskadiko hezkuntza publikoan, eta % 80 eta % 95 artekoa hezkuntza pribatuan eta ikastoletan. EHUren hiru campusetan % 80koa zenbatu du. Jaurlaritzak dio % 22koa izan dela sektore publikoan, eta % 12koa pribatuan. Nafarroan, grebak hezkuntzan izan du eragin handiera, % 16ko jarraipenarekin. Osasuna Julian [...]
Zifra dantza
Greba guztietan gertatu ohi den legez, gaur ere zifra dantza dabil hedabideetan. Sindikatuentzako arrakastatsua izan da greba, patronalarentzat, aldiz, porrota. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, %20ko jarraipena izan du grebak gutxi gorabehera, bai alor pribatuan eta baita publikoan ere. Enpresetan parte-hartzea % 13 eta % 30 artekoa izaten ari dela iragarri du. Halaber, industrian %21ekoa dela [...]
Grebaren eragina Gipuzkoan
Sindikatuek jakinarazi dutenez, Gipuzkoako enpresa handienek eta erreferentzialenek greba egin dute, hala nola Goierrin eta Debako zonaldean. Oarsoaldean grebak jarraipen nabarmena izan du, ez hainbeste Bidasoaldean. Kooperatibetan ere grebak jarraipen garrantzitsua izan duela nabarmendu dute sindikatuek. Hezkuntza publikoan %80an kokatu dute grebaren jarraipena eta ikastoletan, %90etik gora. Zerbitzuei dagokienez, Pasaiako portua erabat itxita egon da. [...]