Albistea, argazkiak eta bideoak, Pasaiako Hitzan.
Posted on 29 Martxoa 2012 by muxkilla
Albistea, argazkiak eta bideoak, Pasaiako Hitzan.
Posted on 29 Martxoa 2012 by muxkilla
Albistea eta argazkiak, Hondarribiko Hitzan.
Posted on 29 Martxoa 2012 by muxkilla
Oarso Bidasoko Hitzatik
Jaieguna balitz bezala, gaur ez da pertsianarik igo Errenteria-Oreretako lantegi eta komertzioetan. Ez da, ordea, jaieguna, eta kalean greba orokorraren aldeko aldarrikapenak izan dira nagusi. Goizean goiz jarri dira piketeak martxan, goizeko seietan bildu dira Alcampon, eta hor herrika banatu dira. Goizean zehar herriko lantegi eta komertzioetan barrena ibili dira. Ordura arte ez da inongo arazorik izan.
11:00ak aldera, ordea, liskarrak izan dira Biteri kalean Ertzaintza eta piketeen artean. Informazio piketeak kale horretako banketxe baten aurrean zeudela, tira-bira sortu da piketeen eta Ertzaintzaren artean, eta azken horiek grebalarien kontra oldartu dira. Lekukoek jakinarazi dutenez, bost zauritu izan dira.
Garai berean, bizikleta martxa irten da Zumarditik Donostira bidean. 12:00etan, hain zuzen, Lanbideren egoitzan elkarretaratzea egingo dute langabeek, eta 12:30ean Artzain Onaren katedraletik.
Arratsaldean, berriz, eskualdeko manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan. 19:00etan irtengo dira Zumarditik.
Posted on 29 Martxoa 2012 by muxkilla
Liskarra izan da Biteri kalean Ertzaintzaren eta piketeen artean. Informazio piketeak kale horretako banketxe baten aurrean zeudela, tira-bira sortu da piketeen eta Ertzaintzaren artean, eta azken horiek grebalarien kontra oldartu dira. Zaurituak daude. Bestalde, une honetan, Ertzaintzak Xenpelar plaza inguratu du (11:10). Bertan egin dute asanblada piketeetan izan direnak eta herritarrek. Donostiako herrialdeko manifestaziora abiatzear daude grebarekin bat egin duten errenteriarrak.
Posted on 29 Martxoa 2012 by muxkilla
Oarso Bidasoko Hitzatik
Lezoko Gaintxurizketako 103 poligonoan arazoak izan dituzte LAB sindikatuko piketeek Ertzaintzarekin. Sindikatuko ordezkariek jakinarazi dute Ertzaintzak ez diela poligonoan lanean ari diren enpresa bakanetan informazioa ematen utzi, eta asanblada egiten ari ziren enpresa batera piketeak informazioa ematera joan direnean, tentsio uneak izan dira. LABek Ertzaintzaren jarrera salatu du.
Posted on 29 Martxoa 2012 by muxkilla
Oarso Bidasokok Hitzatik
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute Oarsoaldeko eta Bidasoko herritarrek. Udal guztietako langileak egiten ari dira greban, hezkuntzan erabatekoa izango da, eta herrietako dendek nahiz ostalaritza establezimenduek oraindik zabaldu ez badute ere, sindikatuetako ordezkarien arabera bat egingo dute horiek grebarekin. Industria alorra ia erabat geldirik dago.
Hondarribian eta Irunen enpresa handienek ateak itxi dituzte. Horien artean Irungo CAF, Unialco, Norauto, Recondo edo Txingudiko Urak, besteak beste, daude. Zaisako garraio enpresen gehiengoak ere bat egin du grebarekin. Irungo nahiz Hondarribiko udaletako langileak ere ez dira gaur lanera joan, eta Hondarribiko kiroldegia ere itxita dago. Sindikatuetako ordezkariek jakinarazi dute Irungo Kateako industriagunean Ertzaintzarekin tentsio uneren bat izan dela, baina ez dela aparteko gertakaririk izan. Piketeek normaltasunarekin egin dute euren lana.
Oarsoaldean erabat geldirik dago. Besteak beste, Pasaiako portuan, Niessenen, Beissierren, Papresan, Carrefourren eta Zamakona ontziolan bat egin dute grebarekin. Horiez gain, Lezoko, Oiartzungo, Errenteriako eta Pasaiako industria guneetan ez dago inolako jarduerarik. Hezkuntzan, ez dago ateak zabalduko dituen ikastetxe edo eskolarik; udal jarduera ere guztiz etenda dago.
Garraioan, bi eskualdeetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak arazorik gabe betetzen ari dira Ekialdebusen, Renfen eta EuskoTrenen.
Posted on 30 Ekaina 2010 by muxkilla
Atzoko greba deialdiaren jarraipena «ia %100» izan zela esan dute mobilizazio eguna antolatu duten sindikatuek
Erik Gartzia/Oarsoaldeko Hitza
Atzo Hego Euskal Herrian greba orokorra egiteko deialdia egin zuten euskal gehiengo sindikaleko kideek: ELAk, LABek, ESK-k, Hiruk, EILASek eta EHNEk. Geroago beste hainbat sindikatuk ere bat egin zuten deialdi horrekin, tartetan Euskadiko CCOOk edo CGTk, besteak beste.
Horrela, greba «arrakastatsua» izan zela esan dute eskualdeko ELAko eta LABeko kideek. Izan ere, eskualdeko lau udalerrietako herriguneetan ez zen jarduerarik ikusi atzo. Herriguneetatik at, industrialdeetan ere jarduerarik apenas ikusi. Jarraian, ELAk eta LABek emandako datuak.
Errenteria-Orereta
Udaleko langile gehienek egin zuten greba, nahiz eta batzuk lanera joan ziren. Anbulatorioetan zein garraioan (Renfe, Herribus eta Euskotren) gutxieneko zerbitzuak egin zituzten.
Industriagune guztietan, berriz, grebak «jarraipen handia» izan zuela esan dute sindikatuek. Hala, Papresan langile askok jarraitu zuten greba. Beissier-en, ordea, «langileen erdiak edo» egin zuen greba. Merkataritzari dagokionez, herriguneko ia denda guztiek itxi dute, eta Niessen merkatalgunea itxita egon zen.
Pasaia
Antxoko, Trintxerpeko, Donibaneko eta San Pedroko denda ia guztiek ere itxi zuten atzo. Errenteria-Oreretan bezala, garraioetan eta anbulatorioan zerbitzu minimoak egin zituzten. Udalean, ordea, erabatekoa izan zen lanuztea.
Pasaiako portuan ere ia erabatekoa izan zen grebaren eragina, zamaketariek eta kamioilariek, besteak beste, grebarekin bat egin zutelako. Horrez gain, Navalaldean zein La Herreran ez zen ia industria jarduerarik egon.
Bestalde, San Pedroko jaietan atzo goizean ez zuten ekitaldirik egin. Izan ere, barrutiko Jai Batzordeak grebarekin bat egitea deliberatu zuen. Horrela, egitarauan bi aldaketa egin zituzten. Batetik, Haurren Inude eta Artzainen desfilea atzo egin beharrean herenegun arratsaldean egin zuten. Bestetik, Txikien Eskupilota Txapelketa atzo arratsaldera aldatu zuten.
Oiartzun
Oiartzunen ere eragin handia izan zuen atzoko grebak. Horrela, Pasaian bezalaxe, Udalean erabatekoa izan zen lanuztea. Horrez gain, garraioan eta anbulatorioan ere gutxieneko zerbitzuak eskaini zituzten.
Herriguneko zein auzoetako dendek euren ateak itxi zituzten atzo. Carrefour ez zuten zabaldu, eta Alcampo tarteka egon zen zabalik. Mamut merkatalguneko denda ia guztiek itxi zuten. Handik ez oso urrun, Niessen enpresa erabat itxi zuten. Izan ere, ELAren eta LABen arabera, lanuztea ia erabatekoa izan zen industrian.
Lezo
Sindikatuen datuen arabera, Lezoko Udalean ere erabatekoa izan zen grebaren eragina. Gutxieneko zerbitzuak ere eskaini zituzten Renfek eta Herribusek, baita anbulatorioak ere. Industriari dagokionez, ia erabatekoa izan zen, merkataritzan bezala.
«Patronalaren derrigortzea» salatu dute
Greba deialdia egin zuten sindikatuetako bik, ELAk eta LABek, grebaren gaineko balorazio positiboa egin zuten atzo. Horrela, Igor San Jose eskualdeko ELAko kideak esan zuenez, Oarsoaldean «ia erabatekoa» izan zen grebaren eragina. Horrela, grebaren jarraipena «ia %100» izan zela esan zuen San Josek. Atzo goizean lantegiz lantegi joan ziren bi informazio pikete, eta Ertzaintza izan zuten etenik gabe atzean, «baina ez zen inolako arazorik egon», azaldu zuen San Josek. Goiza eskualdeko lantegi inguruetatik pasatu zuten eta eguerdian Donostiako kaleetan egin zuten manifestaziora joan ziren pikete horietako kide asko, beste hainbat herritar bezala.
Bestalde, LABeko kide Zorion Ortigosak esan zuen «iazko greba orokorrak baino erantzun hobea» izan zuela atzokoak. Bestalde, «patronalaren derrigortzea» salatu zuen Ortigosak. «Komunikabideetan esaten da piketeek greba egitera derrigortzen dutela, baina patronalak ere derrigortzen du grebarik ez egitera. Eskualdean bertan, hainbat enpresetako langileek presioak jaso dituzte grebarik ez egiteko. Ezkutuan dagoen errealitatea da», esan LABeko kideak.
Etorkizunean greba gehiago egin beharko direla esan du Ortigosak: «Atzokoa lan erreformari aurre egiteko greba izan zen, baina badakigu erreforma berriak egiteko prestatzen ari direla eta bide honetatik jarraitu beharko dugu. Garai gogorrak datoz».
Arratsean, manifestazioa
Eskualdean atzo izan zen mobilizaziorik jendetsuena arratsaldeko 18:30ean Errenteria-Oreretako Gamon Zumarditik hasi zena izan den. Greba deitzaileek manifestazioa egin zuten, eta bertan ehunka herritar bildu ziren.
Gamon Zumardian hasi eta bukatu zen manifestazioa, Gure eskubideak defendatzeko lelopean. Bertan, pankarta nagusiaz gain, AHTren aurkakoak eta ezker abertzalekoak ere ikus zitezkeen, baita bandera beltz eta gorriak ere, besteak beste. Bukaeran lan erreformaren aurkako hitzak izan zituzten sindikatuetako ordezkariek. Internazionala eta Eusko Gudariak abestuz bukatu zuten ekitaldia.
Posted on 29 Ekaina 2010 by muxkilla
Honakoak ELA eta LAB sindikatuek eman dituzten datuak dira:
- Udala: erabatekoa izan da greba.
- Anbulatorioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.
- Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte RENFEk eta Herribusek.
- Industria: ia erabatekoa izan da greba herriko industrialdeetan.
- Komertzioa: Herriguneko denda guztiek itxi dute.
Posted on 29 Ekaina 2010 by muxkilla
Honakoak ELA eta LAB sindikatuek eman dituzten datuak dira:
- Udala: erabatekoa izan da greba.
- Anbulatorioak: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.
- Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte EuskoTrenek eta Herribusek.
- Industria: ia erabatekoa izan da greba herriko industrialdeetako enpresa handietan eta txikietan.
- Komertzioa: Herriguneko eta auzoetako dendek itxi dute. Carrefour ez dute zabaldu (bertako denden gehiengoak ere grebarekin bat egin du); Alcampo, berriz, tarteka izan da zabalik. Mamut merkatalguneko dendetan grebak eragin handia izan du.