Author Archives: grebaorokorra

Zifra dantza

Greba guztietan gertatu ohi den legez, gaur ere zifra dantza dabil hedabideetan. Sindikatuentzako arrakastatsua izan da greba, patronalarentzat, aldiz, porrota. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, %20ko jarraipena izan du grebak gutxi gorabehera, bai alor pribatuan eta baita publikoan ere. Enpresetan parte-hartzea % 13 eta % 30 artekoa izaten ari dela iragarri du. Halaber, industrian %21ekoa dela [...]

Grebaren eragina Gipuzkoan

Sindikatuek jakinarazi dutenez, Gipuzkoako enpresa handienek eta erreferentzialenek greba egin dute, hala nola Goierrin eta Debako zonaldean. Oarsoaldean grebak jarraipen nabarmena izan du, ez hainbeste Bidasoaldean. Kooperatibetan ere grebak jarraipen garrantzitsua izan duela nabarmendu dute sindikatuek. Hezkuntza publikoan %80an kokatu dute grebaren jarraipena eta ikastoletan, %90etik gora. Zerbitzuei dagokienez, Pasaiako portua erabat itxita egon da. [...]

Grebaren eragina Bizkaian

Manifestaziorik jendetsuena Bilbokoa izan dela nabarmendu dute hedabideek eta bertan izan direnek. Han izan dira Belen Arrondo (STEE-EILAS), Ainhoa Etxaide (LAB) eta Adolfo Muñoz (ELA) ere. Grebaren jarraipenari dagokionez, grebaren arrakasta nabarmendu dute aipatutako sindikatuetako ordezkariek. Bereziki, industrialdeetan nabaritu da greba, sindikatuen arabera. Durango inguruetan, Busturialdean eta Lea-Artibain, 50 langiletik gorako metalgintzako enpresak itxita egon [...]

Grebak izandako erantzuna Debagoienean

// Udalek, lantegiek, hezkuntza eta osasun zerbitzuek gaurko greba deialdiari eman dioten erantzuna Debagoienean. (Iturria: Goiena) Piketeak Piketeak Mondragon Taldeko bulegoetara bidean. Argazkia: Imamon Goizean goizetik sindikatuetako pikete informatiboak ibili dira ibarreko industrialde gehienetan. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, eztabaida batzuk izan dira pikete eta langileen artean, baina ez da inolako istilurik egon. Arrasaten, Mondragon Unibertsitatearen [...]

Grebaren eragina Nafarroan

Iruñean ere milaka lagun atera dira kalera eguerdian, grebarekin bat eginda. Sindikatuen arabera, aurreko greba orokorrean baino jende gehiago bildu da gaur herrialdeetako manifestazio guztietan. Grebara batu dira enpresa asko. Sindikatuen arabera, Nafarroako langileek gehiengoak egin du greba. Eman dituzten datuen baitan, greba ia erabatekoa izan da Sakanan, Bortzirietan eta Leitzan; oso nabarmena Iruñerriko industrialdeetan, [...]

Grebaren eragina Araban

Gainontzeko herrialdeetan bezala, Araban ere grebaren eragina nabarmenagoa izan da industrialdeetan. Hezkuntza publikoan %50-60 artean kokatu dute grebaren jarraipena eta ikastoletan, %90ean. Gasteizen, eguerdiko manifestazioan, milaka pertsona bildu dira eta Ertzaintza oldartu egin zaie. Hainbat zauritu izan dira eta pertsona bat atxilotu dute. Sei pertsona auzipetu ere egin dituzte, desordena publikoak egitea egotzita. Lauri edukiontziak [...]

Bilboko manifestazio kolosalaren argazkia

Iturria: Gara

Donostiako manifestazio bukaezineko argazkia

Iturria: juankarhi

Iruñeako manifestazio izugarriaren argazkia

Iturria: Argia.com

Gasteizko manifestazio erraldoiaren argazkia

Iturria: Hala Bedi