Gure eskubideak defendatzeko! Euskal langileok GREBA orokorra
RSS:
albisteak
iritziak

Parte hartu!

Kolaboratzaileak behar ditugu!!! Hau idazten daude!

Webgunera berriak bidaliz!

Posta Zerrendan parte hartuz eta eztabaidatuz

Greba Orokorra izeneko posta zerrenda bat sortu genuen iaz, maiatzaren 21eko grebari begirako lana antolatzeko. Urte osoan kordinatuta jarraitu dugu, eta orain ere batez ere posta zerrendan erabakitzen ditugu egin beharrekoak. Zuk ere lekua duzu posta zerrenda horretan. Egin asmo ditugunak pentsatu, zelan egin erabaki eta batez ere zure iritzia ere kontutan hartua izan dadin. Horizontalki funtzionatzen ari den kapitalismoaren aurkako sareko mugimendua antolatzen ari garelako, besteak beste.

Twitter bitartez

Twitter kontu bat baduzu erabili eta zabaldu ezazu #grebaorokorra etiketa, komentatu, salatu, planteatu, berriak bidali… Etiketa horretara bidaltzen diren guztiak webgune honetan bertan publikatuko dira automatikoki.

Argazkiak bidaliz

Flicker kontu bat daukazu? Ba atera greba orokorreko argazki guztiak, atera kamera eta Interneten publikatu #grebaorokorra etiketa erabili eta hor publikatzen diren argazki guztiak webgune honetan automatikoki kopiatuak izango dira.

Bideo eta audioak bidaliz

Euskaltube kontu bat daukazu? Bideoak eta audioak igo eta bidali zure kronika blogean esteka eta testu txiki bat utziz, denon artan osatuko dugu eta webgune hau!