LAB, STEE-EILAS, ESK sindikatuetako eta ezker abertzaleko ordezkariak grebarako deialdia egiten. Argakia: Goiena. CC BY-NC 3.0
Irailaren 26ko Greba Orokorraren atarian Euskal Herri mailako deialdiaz gain, herriz herri dabiltza lanean Greba Batzordeak, horietako bat Arrasatekoa da.
Irailaren 26rako herritarrak kontzientziatzea helburu, manifestazio zaratatsua antolatu dute gaurko, hilak 21. Manifestazioa Sebero Altube plazatik irtengo da, 19:00etan. Protesta ahalik eta handiena izateko lan egiteaz gain, krisitik irteteko beste aukera batzuk egon badaudela aldarrikatzera datoz: “Bide berriak hartzeko denon beharra dugu”, adierazi diote Arrasateko Greba Batzordeko kideek Goienari. Gaineratu dute “Interes pribatuetarako interes publikoetan murrizten dutelako, kalera irten behar gara”

Arrasateko mobilizazioen egutegia. Argazkia: Imamon
Lemaren ordez, zarata!
Gaurko manifestazio zalapartatsua deituta dago “oharkabean” pasatzen ari den egoera bati aurre egiteko “Konplexuak kendu eta kalera irten behar gara, denok batera. Boterean daudenak hartzen ari diren erabakien aurrean altxatzeko ahalik eta masa sozial handiena mugitu behar da” gaineratu dute.
Hala, greba aurreko Arrasateko manifestaziorako lema orokor bat aukeratu beharrean zarata ateratzea erabaki dute “Gure haserrea erakutsi dugu, eta izan dezala ahalik eta oihartzun handiena” nahi du Greba Batzordekoek. Zarata ateratzeko tresnak ekartzeko eskatu dute.


