Gaur arratsaldean Arrasaten bailarako manifestazioan ehunka lagun batu da Raxoiren gobernuak agindutako murrizketen kontra eta lan eskubideen aldeko aldarria egin dute kalez-kale.
Manifestazioaren burua. Argazkia: Goiena.net
Adin ezberdinetako gizon-emakumeak manifestazioan. Argazkia: Goiena.net
Langabetuak, jubilatuak, langileak, ikasleak eta gazteak bat egin dute lan erreforma eta murrizketa eskubideen aurka. Adin ezberdinetako gizon-emakumeak manifestazioa egin dute Arrasaten zehar “EUSKAL HERRIAN MURRIZKETARIK EZ – Por los derechos laborales y sociales” zioen pankarta buru zutela.
Isilunea faxistak Arrasaten sartu zirela gogoratzeko
Manifestazioa abian jarri baino lehen Juan Ramon Gari Intxorta 1937ko kide eta Arrasateko sindikalistak hitza hartu du. Gogoratu du gaur duela 76 urte, faxistak Arrasaten sartu zirela eta minutu bateko isilunea eskatu du Laubide plazako monolitora heltzerakoan.
Ibilbidean zehar manifestariek “Gaur Greba Orokorra!” eta “Ez-ez-ez murriketarik ez!” leloak oihukatu dituzte. Laubide plazan geldialdia egin dute monolitoa heltzerakoan. Minutu bateko isilunea egin dute manifestariek duela 76 urte, tropa faxistak Arrasaten sartu zirela gogoratzeko eta fusilatuei omenaldia egiteko. Isilunea gorde ondoren jarraitu du manifestazioak.
Isilunea faxistak Arrasaten sartu zirela gogoratzeko. Argazkia: Goiena.net
Buruko pankartaz gain “Gazte altxa, hasi da iraultza”, “Gazteon borrokaz kapitalismoa apurtu”, “Zutik emakumeak, apur ditzagun kateak!” “EUSKAL HERRIAN MURRIZKETARIK EZ, BORROKAREKIN LORTUTAKOA BORROKAREKIN DEFENDATUKO DUGU!” zihoten bestelako pankartak izan dira ibilbidean zehar.
Ekitaldian bi ikaslek hitza hartu dute Gobernu espainiarrak inposatutako murrizketak salatuz. “Internazionala” eta “Eusko Gudariak” abestu dute manifestariek eta “Gora Euskal Herriko langileria! oihukatuta bukatu da elkarretaratzea.
Sindikatuetako ordezkariak pozik azaldu dira “OSO BALORAZIO POSITIBOA EGITEN DUGU” manifestazioaren bukaeran Goienari egindako adierapenetan balorazioa emanda.


