Categorized | Berriak

Bermeon murrizketa, ezarpenei eta erreforma guztiei aurre egiteko #grebaorokorra, bagoaz!

Posted on 19 Iraila 2012 by Greba orokorra

Bermeotar langileok sindikatu eta jendarte sozialak deitzen duten Greba Orokorrarekin bat egiten dugu. Gaur egun bizi dugun egoera jasanezina delako: ekonomia, despidoak, prekarietate laborala, langabezia, etorkinen aurkako neurriak, hezkuntza sistemari aizkorakadak… eskubide zibilen aurkako murrizketak dira, beraz, Irailaren 26an gure desadostasuna erakutsiko diegu.

Gure eskubide zibil eta laboralen alde borrokatuko gara!

Horretarako, hurrengo ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu:

  • Irailak 20 osteguna 11etan eta 18etan LABeko egoitzan geratu gara Bermeoko komertzioetan eskuorri informatiboak banatzeko.
  • Irailak 21 barikua 11etan 18etan LABeko egoitzan geratu gara Bermeoko komertzioetan eskuorri informatiboak banatzeko.
  • Irailak 22 zapatua 12etan lamerako BBKtik kazerolada, 14etan Txerri jana Bermeoko Lameran eta 15.50etan Bilboko manifara.
  • Irailak 24 astelehena Arratsaldeko 19etan Kotxe karabana Artzatik
  • Irailak 25 martitzena Arratsaldeko 20.30etan Kotxe karabana Artzatik
  • Irailak 26 eguaztena GREBA OROKORRA!!! 09.30etan eta arratsaldeko 18etan mania Bermeoko kaleetatik zehar!

Bankarentzat dirua, herritarrontzat miseria!

Lan eta jendarte eskubideen alde; murrizketarik ez!

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.

Hemen bannerrak doaz