Categorized | Berriak

Tags |

100 pertsona inguru Arrasateko goizeko mobilizazioetan

Posted on 26 Iraila 2012 by grebaorokorra

Greba egitea erabaki duten enpresa eta komertzioak itxita daude, eta lanera erabakia hartutakoak lanean, lasai. Enpresa batzuen sarreran pikete informatiboak egon dira informazioa banatzen, baina istilu barik.

Fagor Ederlan greban dago
Fagor Ederlan greban dago. Argazkia: @oirureta
Industrialdeetan lasaitasuna izan da nagusi orain 9:00ak arte. Isiltasun handietan herrietako kaleetan antzeman daiteke: denda, taberna eta merkataritza negozio gehienak itxita daude, baita hezkuntzako zentroak eta Udalak.

Goizeko 9:30etan 100 bat pertsona bildu dira Seber Altuben, eta hainbat pankarta eta panfleto eskuetan zituztela, kalez-kale ibili dira: Otalora, Garibai, San Andres…

MURRIZKETARIK EZ 26an Denok GREBA
Goizeko manifestazio informatiboaren burua. Argazkia: Mondraberri.com

Manifestazioa informatiboaren pankartaren buruan mezu bakar eta argia: “MURRIZKETARIK EZ 26an Denok GREBA” irakur zitekeen. Gaztetxekoek ere “GAZTIOK KOKOTERAINO GAZ AUTOGESTIOA ETA ASKATASUNA” eta “GAZTE BORROKAZ KAPITALISMOA SUNTSITU” zihoTen pankartaK atera dituzte.
GAZTIOK KOKOTERAINO GAZ AUTOGESTIOA ETA ASKATASUNA
GAZTIOK KOKOTERAINO GAZ AUTOGESTIOA ETA ASKATASUNA. Argazkia: Mondraberri.com

GAZTE BORROKAZ KAPITALISMOA SUNTSITU
GAZTE BORROKAZ KAPITALISMOA SUNTSITU. Argazkia: Mondraberri.com

Parte hartzaileetako batek Mondraberri.com atariari adierazitakoaren arabera, euren asmoa pikete informatiboak burutzea zen greba egin ez dutenak greba inguruan informatzeko.

Arizmendiarrietak burua altxatuko balu…

On Jose Maria Arizmendiarrieta grebarekin bat
On Jose Maria Arizmendiarrieta grebarekin bat. Argazkia: @ferrerias

Mondragon Korporazioko Euskadiko Kutxa izan da Arrasateko alde zaharrean zabalik egon den lantoki bakarra. Greba egiten diharduten lantegien artean daude esaterako, Fagor Arrasate, Fagor Elektronika, Fagor Ederlan eta Fagor Automation eta Copreci. Greba ez dute egingo berriz, beste batzuen artean, Fagor Elektratresnak, Fagor Elektragailuak eta Fagor Etxetresna elektrikoak eta Fagor Industrialek.
Arizmendiarrietak burua altxatuko balu pentsatuko zuten goizeko pikete informatiboak Mondragon Korporazioko egoitzara bidean Arizmendiarrietaren eskulturan grebaren aldeko kartela jarri diotenean.

11:00etan Gasteizerako bidea hartu dute bertan, 12:00etan, izango den manifestazioa parte hartzeko.

Jarraian dituzue datozen orduetako mobilizazioak Debagoienean:

ANTZUOLA

  • 12:00etan: Donostiako eta Bergarako manifestazioetarako deialdiak egingo dituzte.

ARRASATE

  • 09:30ean mobilizazioa egingo dute Seber Altuben.
  • 17:00ean herriko plazan elkartuko dira bizikletan egingo duten mobilizaziorako.
  • 18:00ean manifestazioa irtengo da Seber Altubetik.

ARETXABALETA

10:00etan Herriko plazan elkartuko dira bizikletan herriari buelta osoa emateko.

BERGARA

19:00etan egingo da manifestazioa San Martin plazatik abiatuta.

Iturriak:

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.

Hemen bannerrak doaz