Greba Orokorraren jarraipena Coveritlive tresnarekin

1.000 lagundik gora Arrasateko eskualde manifestazioan



Argakia:
Arrasateko manifa. Goiena. Creative Commons Aitortu-Partekatu

Gaur arratsaldean Arrasaten deitutako manifestazioan 1.000 lagundik gora batu direla dio Mondraberri atariak. Sindikatuetako ordezkariak pozik azaldu dira “azken urteetako grebarik jarraituena” izan delako.

Greba Orokorreko manifestazioa + Korteak from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Ume, gazte zein heldu

Arrasaten ehunka eta ehunka lagunek bat egin dute Seber Altuben arratsaldeko manifestazioan. Langabetuek, jubilatuek eta langileek bat egin dute lan erreforma eta murrizketa eskubideen aurka. Adin ezberdinetako gizon-emakumeak manifestazioa egin dute Arrasaten zehar “murrizketa, erreforma eta inposaketei aurre egin!” zioen pankarta buru zutela. ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek eutsi diote pankartari. Arrasateko Gaztetxeak eta talde feministak ere pankarta bana atera dute. Ibilbidean zehar manifestariek jarrian dituzuen lekoak oihukatu dituzte:

  • “Gaur greba eguna da!”
  • “No falta dinero, sobran ladrones!”
  • “Gaur greba orokorra”
  • “Gazte bat, lanpostu bat”
  • “No es una crisis, es una estafa!”
  • “Gaur greba eguna da”
  • “Kapitalistak argi ibili”
  • “Lana banatu, ondasuna banatu”
  • “Currela despedido, patrón colgao”

Manifestazioaren bukaeran, bi gazteri eman diete ahotsa. “Internazionala” eta “Eusko Gudariak” abestuz bukatu da elkarretaratzea. Ostean, Oñatin eta Bergaran ere izan dituzte mobilizazioak.

Iturriak: Mondraberri1.000 herritar baino gehiagok aurre egin diete inposaketei Goiena“Azken urteetako grebarik jarraituena” da: dena itxita eta kaleak hutsik

Greba arrakastatsua Antiguan

549024150

Goizeko 7:30tan abiatu dira piketeak Antiguako kaleetan zehar, 35 lagunekin. Handik gutxira irekitzeko ohitura duten komertzioetatik gutxik erabaki dute gaurkoan irekitzea eta piketea pasatzearekin batera itxi dute ia gehienek. Trafikoa ere igande baten antzekoa zen goizeko 8:30etan.

Geroz eta jende gehiago bildu da piketeetan eta 8:45etan lehenengo identifikatuak izan dira bertan. Komertzioa itxita zegoen ordu horretan. 9ak aldera jada martxan ziren pikete “independentista” eta “gazte komunista” batu dira, elkarrekin joateko. 9:30etarako greba ia-ia osoa zen, irudian ikusten den jokalekua baino ez zen ikusten irekita.

Buelta batzuk eman ondoren Donostiarantz abiatu da zutabe bat. Jendetza zegoen bertan, Kontxako pasealeku osoa hartzen. Erdialdera iritsi direnean kolapsatuta zegoen, greba erabatekoa zela argi utziz.

Grebak izandako erantzuna Debagoienean: dena itxita eta kaleak hutsik

“Azken urteetako grebarik jarraituena” da: dena itxita eta kaleak hutsik from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Debagoieneko herri guztietako udalek greba egin dute eta zerbitzu minimoetan daude hainbatetan. Goizeko lehen orduetatik lantegiek, komertzioek, taberna eta jatetxeek ez dituzte ateak zabaldu. Berdin gertatzen da hezkuntzan, gaur ez da izan klaserik Mondragon Unibertsitateko fakultateetan, ikastoletan greban daude (batzuk zerbitzu minimoekin), udal euskaltegi eta AEKn. Osasun zerbitzuetan greban daude, zerbitzu minimoak berbatuta dituzte.

Lehen balorazio onak

LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek Goienari adierazi diote aurreikuspen onak betetzen ari dira Debagoiena osoan.

  • Ana Sebal (LAB): “azken urteetako grebarik jarraituena izan” dela adierazi du.
  • Amagoia Lasagabaster (ELA): eraso oso gogortzat jo du laugarren lan erreforma, bizitza laboralean ez ezik pertsonalean ere eragina izango duela adieraziz.
  • Jose Ramon Kortabarria (LAB): “2008 bukaeran krisia hasi zenetik hiru lan erreforma egin dira eta ez dute ezertarako balio izan, eta berdin gertatuko da Espainiako Gobernuak indarrean jarri berri dituen neurriekin ere”.

Kale inkesta

Goiena kalera atera da eta herritarren adierazpenak jaso ditu.

Greba egunean egindako kale inkestak from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Arrasaten manifestazioa

Degaboieneko eskualde manifestazioa Arrasaten izango da. 18:00etan abiatuko da Seber Altube plazatik.

Argazkiak

Jarraian, udalek, lantegiek, hezkuntza eta osasun zerbitzuek greba deialdiari eman dioten erantzuna Debagoienean.

UDALAK*

  • Oñati
  • Elgeta
  • Antzuola
  • Leintz Gatzaga
  • Aretxabaleta
  • Eskoriatza
  • Aramaio
  • Arrasate: 98 boto baiezkoak, 4 ezezkoak eta zuri 1. Gutxieneko zerbitzu hauek finkatu dira: Udal hilerrian lur emate eta/edo errauste zerbitzua, Iturbide zaharren egoitzan, zuzeneko arreta zerbitzuak mantenduko dira, zuzeneko arreta hori egiten duten gerikultoreen edo klinika laguntzaileen %50, janaria emateko ohiko ordutegian izan ezik; azken kasu horietan, ehuneko hori %10 handituko da. Halaber, ezarri da osasun eta sukalde langileen %50. Leintz Garraioak SL enpresak, udal garraio zerbitzuari dagokionez, lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30aren baliokideak diren zerbitzuak eta maiztasunak mantenduko ditu.
  • Bergara

* Zerbitzu minimoak izango dira hainbat udaletan.

LANTEGIAK

Arrasate

  • Fagor Arrasate: Greba. Baiezko botoak %61.
  • Fagor Elektratresnak (San Andres): Greba. Baiezko botoak %63.
  • Fagor Elektragailuak (Garagartza):
  • Fagor Ederlan (Uribarri): Greba. Baiezko botoak %66.
  • Fagor Automation (San Andres): Greba.
  • Ikerlan: Greba.
  • Euskadiko Kutxa (zentrala): Greba.
  • JMA: Greba.
  • Asmobi: Greba.
  • Alecop: Greba.
  • Joma: Greba.
  • Polmetasa: Greba. Baiezko botoak 105 / Zuriak 5 / Aurkakoak 3
  • Union Cerrajera: Greba.
  • Emun Kooperatiba Elkartea: Greba.
  • Gelma fundizioak: Norberak erabakitzen du.

Bergara

  • Arcelor Mital: Greba.
  • Geyser Gastech: Greba.
  • Torunsa: Greba.
  • TTT: Greba.
  • Metagra: Greba.
  • Lazpiur: Greba.
  • Tavex: Greba.
  • Tornilleria Deba: Greba.
  • Candy: Norberak erabakitzen du (EREan daude)

Oñati

  • Ulma Handling: Greba.
  • Ulma Packaning: Greba.
  • Ulma Hormigon Polimero: Greba.
  • Ulma Forja: Greba.
  • Ulma Construccion: Greba.
  • Hijos de Juan Garay: Greba.
  • Cegasa (Energia portatil): Greba.
  • Fagor Industrial: Greba.
  • Zahor: Greba.
  • Nemesio Zubia: Greba.
  • Betik: Greba.
  • Chinchurreta: Greba.
  • Staedler: Greba egingo dute langile gehienek.

Antzuola

  • Elay: Greba.
  • Balzers-Oerlicon: Greba.
  • Matz Erreka: Bat egin dute grebarekin. 110 baizko eta 80 ezezko bozka.
  • Goizper: Greba.

Elgeta

  • Recyde: Greba.
  • Elkoro Dekoletajeak: Greba.

Aretxabaleta

  • Azbe: Greba.
  • Copreci: Greba.
  • Cerrajera Valle de Leniz: Bai, baina emaitza ez da loteslea.

Eskoriatza

  • TESA: Greba.
  • Leniz Fundiciones: Greba.
  • Fagor Ederlan: Zerbitzu minimoak izango dira
  • Fagor Etxetresna elektrikoak: Greba.
  • Zubia pateak: Greba egingo dute langile gehienek.

HEZKUNTZA

Arrasate

  • Mondragon Unibertsitatea
  • Arrasate Herri Eskola
  • Institutua (Batxilergoa)
  • Institutua (DBH)
  • AEK
  • Udal Euskaltegia

Oñati

  • Enpresagintza: ikasleek greba egingo dute; baiezkoa atera da irakasleen artean ere, baina emaitza ez da loteslea.
  • Txantxiku ikastola: Greba.
  • Errekalde Herri eskola: Greba.
  • Elkar-Hezi: Zerbitzu minimoak izango dira.
  • Zuazola (Aita Madina): Greba.
  • Larraña (San Lorentzo): Zerbitzu minimoak izango dira.
  • Udal Euskaltegia: Greba.

Bergara

  • Aranzadi ikastola: Greba.
  • Mariaren Lagundia: Zerbitzu minimoak izango dira.
  • San Martin Agirre Herri eskola: Greba.
  • Miguel Altuna institutua: Batzuk lan egingo dute.
  • Ipintza institutua: Greba.
  • Udal Euskaltegia: Greba.
  • AEK: Greba.

Aretxabaleta

  • Arizmendi ikastola Jai egunetako zerbitzu minimoak izango dira: haurtzaindegia eta zaintza zerbitzua.
  • Kurtzebarri Herri eskola (Haur eta Lehen Hezkuntza): Greba.
  • Kurtzebarri DBH: Greba.
  • LH Institutua: Greba.
  • Leintz Udal Euskaltegia: Greba.

Antzuola

  • Herri ikastetxea: Greba.
  • Haur eskola: Greba.

Eskoriatza

  • Herri ikastetxea: Greba.
  • Haur eskola: Greba.

Elgeta

  • Herri eskola: Greba.
  • Haur eskola: langile bat egongo da 07:30-14:30 ordutegian.

Leintz Gatzaga

  • Luis Ezeiza herri eskola: Greba.

OSASUN ZERBITZUAK

  • Debagoieneko Eskualde Ospitalea: derrigorrezko zerbitzu minimoak bermatuko dituzte.
  • Arrasateko anbulatorioa: derrigorrezko zerbitzu minimoak bermatuko dituzte.
  • Bergarako anbulatorioa: harrerakoek greba egingo dute; mediku eta erizainek egunean bertan erabakiko dute.
  • Oñatiko anbulatorioa: greba egingo dute, baina nahi duena lanera joan ahalko da.
  • Aretxabaletako anbulatorioa: egunean bertan erabakiko dute.
  • Eskoriatzako anbulatorioa: egunean bertan erabakiko dute.

Iturria: Goiena“Azken urteetako grebarik jarraituena” da: dena itxita eta kaleak hutsik

Goizeko lehen orduetatik Arrasatek itxita

Garai itxita
Graraia berrikuntza gunea itxita.  Argazkia: Garaia itxita. Imamon.

Goizeko lehen orduetatik kaleak hutsik, komertzio eta lantegiak itxita. Domeka zirudien goizean herria. Gendea pasiatzen, bizikletan ibiltzen, mendia joateko prestatzen.

Jarraian, udalek, lantegiek, hezkuntza eta osasun zerbitzuek biharko greba deialdiari eman dioten erantzuna Debagoienean.

Gutxieneko zerbitzuak udalean

Arrasateko udalean greban daude. 98 boto baiezkoak, 4 ezezkoak eta zuri 1. Gutxieneko zerbitzu hauek finkatu dira: Udal hilerrian lur emate eta/edo errauste zerbitzua, Iturbide zaharren egoitzan, zuzeneko arreta zerbitzuak mantenduko dira, zuzeneko arreta hori egiten duten gerikultoreen edo klinika laguntzaileen %50, janaria emateko ohiko ordutegian izan ezik; azken kasu horietan, ehuneko hori %10 handituko da. Halaber, ezarri da osasun eta sukalde langileen %50. Leintz Garraioak SL enpresak, udal garraio zerbitzuari dagokionez, lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30aren baliokideak diren zerbitzuak eta maiztasunak mantenduko ditu.

Fagor Ederlan itxita
Markulete industrialdean Fagor Ederlan itxita. Argazkia: Fagor Ederlan itxita. Imamon.

Lantegiak itxita

  • Fagor Arrasate: Greba. Baiezko botoak %61.
  • Fagor Elektratresnak (San Andres): Greba. Baiezko botoak %63.
  • Fagor Elektragailuak (Garagartza):
  • Fagor Ederlan (Uribarri): Greba. Baiezko botoak %66.
  • Fagor Automation (San Andres): Greba.
  • Ikerlan: Greba.
  • Euskadiko Kutxa (zentrala): Greba.
  • JMA: Greba.
  • Asmobi: Greba.
  • Alecop: Greba.
  • Joma: Greba.
  • Polmetasa: Greba. Baiezko botoak 105 / Zuriak 5 / Aurkakoak 3
  • Union Cerrajera: Greba.
  • Emun Kooperatiba Elkartea: Greba.
  • Gelma fundizioak: Norberak erabakitzen du.

Irakaskuntza greban

  • Mondragon Unibertsitatea
  • Arrasate Herri Eskola
  • Institutua (Batxilergoa)
  • Institutua (DBH)
  • AEK
  • Udal Euskaltegia

Eskualde ospitalean eta anbulatorioan zerbitzu minimoak

  • Debagoieneko Eskualde Ospitalea: derrigorrezko zerbitzu minimoak bermatuko dituzte.
  • Arrasateko anbulatorioa: derrigorrezko zerbitzu minimoak bermatuko dituzte.

Pertsianarik ez da igo Oreretako lantegi eta komertzioetan

Oarso Bidasoko Hitzatik

Jaieguna balitz bezala, gaur ez da pertsianarik igo Errenteria-Oreretako lantegi eta komertzioetan. Ez da, ordea, jaieguna, eta kalean greba orokorraren aldeko aldarrikapenak izan dira nagusi. Goizean goiz jarri dira piketeak martxan, goizeko seietan bildu dira Alcampon, eta hor herrika banatu dira. Goizean zehar herriko lantegi eta komertzioetan barrena ibili dira. Ordura arte ez da inongo arazorik izan.

11:00ak aldera, ordea, liskarrak izan dira Biteri kalean Ertzaintza eta piketeen artean. Informazio piketeak kale horretako banketxe baten aurrean zeudela, tira-bira sortu da piketeen eta Ertzaintzaren artean, eta azken horiek grebalarien kontra oldartu dira. Lekukoek jakinarazi dutenez, bost zauritu izan dira.

Garai berean, bizikleta martxa irten da Zumarditik Donostira bidean. 12:00etan, hain zuzen, Lanbideren egoitzan elkarretaratzea egingo dute langabeek, eta 12:30ean Artzain Onaren katedraletik.

Arratsaldean, berriz, eskualdeko manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan. 19:00etan irtengo dira Zumarditik.

Ertzaintza piketeen kontra oldartu da Oreretan

Oarso Bidasoko Hitzatik

Liskarra izan da Biteri kalean Ertzaintzaren eta piketeen artean. Informazio piketeak kale horretako banketxe baten aurrean zeudela, tira-bira sortu da piketeen eta Ertzaintzaren artean, eta azken horiek grebalarien kontra oldartu dira. Zaurituak daude. Bestalde, une honetan, Ertzaintzak Xenpelar plaza inguratu du (11:10). Bertan egin dute asanblada piketeetan izan direnak eta herritarrek. Donostiako herrialdeko manifestaziora abiatzear daude grebarekin bat egin duten errenteriarrak.

Piketeek arazoak izan dituzte Ertzaintzarekin Lezon

Oarso Bidasoko Hitzatik
Lezoko Gaintxurizketako 103 poligonoan arazoak izan dituzte LAB sindikatuko piketeek Ertzaintzarekin. Sindikatuko ordezkariek jakinarazi dute Ertzaintzak ez diela poligonoan lanean ari diren enpresa bakanetan informazioa ematen utzi, eta asanblada egiten ari ziren enpresa batera piketeak informazioa ematera joan direnean, tentsio uneak izan dira. LABek Ertzaintzaren jarrera salatu du.